miércoles, 27 de febrero de 2013

habitata



Tokia: Mendata, Gernikatik hurbil dagoan herri txiki batean. Mendatako Marmiz auzoan. Neguan oso tenperatura baxuak egoten dira. Toki hau aukeratu dot nire familiako parte bat bertakoa dalako eta oso ondo ezagutzen dodalako tokia.









Ibon: Nire neba, 21 urte, magisteritzako ikaslea, futbolaria eta umeak zaintzen ditu. Bilbon bizi da. Trikitrixa jotzen dau . Bakarkako beharrak: Logela bat, trikitrixa jotzeko gela bat.

Aritz: lehengusua,21 urte, ADE-ko ikaslea Bilbon. Gernikan bizi da. Gitarra elektrikoa jotzen du. Bakarkako beharrak: Logela bat, gitarra elektrikoa jotzeko tokia.

Mikel : lehengusua,18 urte, Ikus Entzunezko Goi zikloa egiten dago. Gernikan bizi da. Bateria jotzen du. Bakarkako beharrak: Logela bat,bateria jotzeko tokia.

Ane : ni naz, 18 urte,arkitekturako ikaslea,orain, aste barruan Donostian bizi naz eta asteburuetan Bilbon. Marraztea dot gustoko. Bakarkako beharrak: Logela bat, ikasteko eta marrazteko espazio bat .


Taldeko beharrak: Sukaldea, egongela,eta  komunak, musika jotzeko gela insonorizatua eta ikasteko gela bat hiru zatitan banandua.

Logela


Logela

Nire logela nahiko  iluna da sartu bezain laster leiho haundi bat ikusi arren patiora ematen duelako. Horma guatelezkoa da, gustoko izan ez arren hura erabili izan dut askotan , lo egin ezin izan dudanean entretenitzeko, irudiak bilatuz. Sartu eta atearen ezkerreko horman armairu eta kaxoiak daude. Eskumatara mahai luze bat dago hormaren kontra izkinararte iristen dena, hau da, hormaren kontra baina ez du mahai erabilera hormararte baldak mahaiaren gainean egoteaz aparte ohea ere mahaiaren kontra baitago. Nire ohea, txikia baina erosoa. Horma berean bi balda daude ,bata nire hiztegi eta aldizkeriekin betea bestea, aldiz, irakurritako eta irakurri gabeko liburuekin. Gainera, ohearen atzean pinturan erabilitako materialak eta marrazki pila ditut eta horren gainean egunero ohera sartzean begiratzen dudan Van Gogh-en lamina bat, horrez gain, ohea dagoen horman nire txikitako argazkien kuadro bat daukat txikitako momento onenak gogora ekartzen dizkidanak eta lasaitasuna ematen didaten bi aingerutxo inguruan. Mahaiaren gainean ere hainbat balda daude, lehen aipatutakoak argazki albumekin hornituak batzuetan nostalgiaz begiratzen ditudanak Mahai gainean jada erabiltzen ez dudan radiocaset bat daukat , eta mahaiaren aurreko horman, hormari bizia ematen dioten argazki batzuk eta pieza batzuez osotutako irudia. Aipatu ez dudan arren, aulki bat ere badaukat, erropak uzteko erabilitako aulkia, batik bat, bertan gitxitan jezarri baitnaiz. Hauxe da nire logela, iluna baina kolore ugarikoa, denbora igaro ahala osatuz joan naizen logela.