domingo, 19 de mayo de 2013

la buena vida


La buena vida liburu honek 7 bizimodu kontzeptu ezberdin aztertzen dauz habitataren
ingurukoak baina gu horietako batean zentratuko gara:“Warhol and the Factory: de las
comunas freudomarxistas al loft neoyorquino". Honen bitartez loft-aren esentzia eta jatorria ezagutu dodaz.
Hau habitatzeko modu berri bat bihurtu zen 80.mendean. Intentziorik barik sortutako espazioak ziran. Loft bat tamaina handiko tailer-etxe bat izango zan, lan egiteko leku bat eta baita ere bizitzeko etxebizitza hiritar modernoa, leku erosoa eta inprobisatua, aldakorra.Orduan, Andy Warhol-en factory-a agertu zen, ezaguna egin zen, altzariak berrerabili eta kolore plateatua erabiltzen zuen batik bat, maila altuko jendearentzako bizitzeko espazio bihurtuz, baita bilera eta espazio sozial bezela.


madrileko bidaia

Reina Sofia museoa: Cristina Iglesias-en erakusketa.
















Lavapies





Plaza de la Cebada









                               Denominacion de origen ribera de duero-ko bulegoak






Norman Foster-ek diseinatutako bodega







martes, 14 de mayo de 2013

Trinitate plazako proiektua


Proiektu honetan interbentsio bat egin behar genuen Luis Peña Gancheguik diseinatutako plaza honetan, Trinitate Plazan, plazak jada intenbentzio nahiko izan arren. Nik aukeratutako tokia bolatoki gaineko espazioa da. Bertan izkinan bankua bat dago baina ez da segurua, beraz, gurasoak goitik umeak ikus daiezan eta egon ahal daitezan toki aproposa iruditu zitzaidan, beraz banku itxi bat egin dot. Bestalde, espazio hori umeak ere egoteko erabil zitekean, eta horretarako laberinto bat egin dot espazio ezberdinak sortuz umeak ibiltzeko. Jendeari galdetzean euren erantzuten zutena zen frontoi itxia nahi zutela eta aldagela gehiago, baina horrek ez zuen balio bolatoki gainerako, estalkiak ere eskatzen zituzten baina ez zen posible estalki normal batekin bolatoki guztia estaltzea beraz bi zati estali ditut eta horrela argitasunaren eta iluntasunaren arteko jokoa lortzen.












domingo, 5 de mayo de 2013

espacios de especies


Espacios de Especies



Espacios de Especies ikasgaiaren hasieran apurka-apurka irakutzen joateko esan ziguten liburua da. Georges Perec idazle frantzesarena da. Hasieran pixkat zaila da ulertzeko espazioari buruzko hausnarketa sakona egiten hasten denean. Hasieran espazio txikietatik hasten da hausnartzen bere esperientziak kontatuz eta gutxika gutxika ikuspegia handituz joaten da. Etxeko espazioei buruz hausnarketa sakonak egiten ditu honek konturazten zaitu espazio horiek ez direla diruditen bezain sinpleak.


Jaulas, paraguas y burbujas/ Kaiolak, aterkiak eta burbuilak

Duela hile bat edo bi inguru Javier Echepare arkitektua eskolan izan zen hitzaldi bat ematen. Hitzaldi hau kaiolei, aterkiei eta burbuilei buruzkoa izan zen, zelan forma hauek arkitektura bezela uler daitezkeen.








Kaiola hitza zerbait negatiboa dela dirudi, aldiz arkitekturan kaiola elementuan espazio bat mugatu egiten du baina ez du guztiz izte, babestu egiten zaitueta kanpokoarekin erlaziorik ez galtzea ahalbidetzen du, beste arkitektura batzuk guztiz itxiak diren bitartean.






Aterkiek euriagandik babesten gaituzte, estalki bezela funtzionatzen dute, horregaitik aterki asko elkarturik edo aterkiaren ibilbidea jarraituz arkitektura bat sortu daiteke.





Burbuilak ere arkitektura bezela joka dezakete baina zailena erabiltzeko izan daiteke, kanpokoagandik aldentzen zaitu.